Alconzaren historia

  • 2013
  • 2013

    Enpresa Irizar Taldeko kide egin zen, eta gaur egun Irizar Taldea da enpresaren jabea.

  • 1995-2013

    Denbora tarte honetan Alconza, North World S.L. eta Ingetram, S.A. enpresen eskuetan egon ondoren, sendotu egin zen eta itsasoaren sektorean eta sektore hidraulikoan erreferente bihurtu zen.

  • 1990-1995

    Royal Begemann Group talde holandarrak, Holec Machines en Apparaten Bv bere enpresaren bitartez, Alconza eskuratu zuen eta teknologia berriak sartu zituen, ez bakarrik makinen diseinurako, produkzio prozesuetarako ere bai ( VPI epoxy erretxinarekin, etab.).

  • 1990
  • 1980-1990

    Urte horietan, Bilboko itsasadarrean zeuden ontziola ugariek eta Galiziakoek makina elektrikoen premia zuten, eta hori dela-eta salmentak sektore horretara bideratu ziren eta azkenean itsasoan erabiltzeko makina birakarien diseinurako berezkoa den teknologia garatu zen.

  • 1970-1980

    Enpresaren akzioak Banco Pastorren eskuetara igaro zen, eta El Ferroleko FENYA etxea sartu zen. FENYAk alternadoreak egiten zituen A Van Kaick lizentziarekin. AvK eskuilarik gabeko alternadoreak garatu zuen lehenengo enpresa izan zen, eta FENYA, berriz, alternadore horiek Espainian sartu zituen lehena.

  • 1970
  • 1962

    Alconza 1962. urtean jaio zen Hanburgon dagoen CONZ etxe alemaniarraren barruan, garabien sektorean aritzeko eta batez ere Alemaniara esportatzeko. Euskal inbertitzaile batzuek sortu zuten. Inguruan presentzia izan eta makina elektrikoak fabrikatzen dituzten enpresa multinazionaletako teknikari eta langileak Alconza SA berrian sartu ziren; enpresa berria Berangon zegoen.

    Hasieran etxe alemaniarren teknologia erabili zuen makinen diseinurako, esaterako CONZena berarena, Garbe Lahmeyerrena eta Kloserena.

  • 1962