Irizar Taldea

Irizar Nazioartean presentzia duen enpresa talde bat da, autobus eta autokarren sektorean liderra eta erreferentzia trengintzan, elektronikan, garraioa kudeatzeko sistemetan, elektromugikortasunean eta makina birakarietan.

 

Irizar Taldea 7 markak/enpresak osatzen dute (Irizar, Irizar e-mobility, Alconza, Datik, Hispacold, Masats eta Jema) eta haien jarduna 13 lantegitan garatzen dute Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan. Gainera, I+G Zentro bat ere badu eta haren helburua da Taldearen produktu eta sistemen ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa.

3.300 pertsona baino gehiagok osatutako talde sendoa gara, bost kontinenteetako 90 herrialde baino gehiagotan presentzia komertziala duena eta 600 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa.

Irizar S. Coop da Taldeko enpresa matrizea eta egoitza nagusia Ormaiztegin dago. Han dago Creatio ere, Irizar taldearen Ikerketa eta Garapenerako Zentroa.

irizar

 

127 urteko historia dugu eta Irizar talde sendoa da gaur egun, geografikoki eta industrialki dibertsifikatua eta etengabe hazten ari dena. Taldeak apustu argia egiten du marka, teknologia eta iraunkortasunaren alde.

Taldeko enpresa guztiok ditugu gizarte erantzukizun politika, balio eta produktu eta zerbitzu estrategia komuna. Gure helburu nagusia hazkunde iraunkor eta errentagarria lortzea da eta, era berean, Taldearen balioa areagotzea.

Irizar-i8