Itsasoa

Alconza erreferentziazko gune garrantzitsu bihurtu da itsas merkatuari dagokionez, eta mundu mailako fabrikatzaile nagusietakoa da (guztira instalatutako potentziaren ondorioz) ontzietarako propultsio motor elektrikoen arloan (OFSV, PSV, LNG, izotz hausleak, ozeanografikoak, AHTS, dragak, flotelak, ferryak, itsas armadetarako defentsa ontziak, kable ontziak, hodi ontziak, etab.), eta edonolako plataformetan (zulatzeko plataformak eta petrolio eta gas erauzketarako plataformak, etab.), zeinak propultsio diesel elektrikoz hornituta dauden.

Bai itsas motorrek bai sorgailuek zorrotz betetzen dituzte nazioarteko arauak eta sailkapeneko sozietateek ezarritako mugak ere betetzen dituzte (DNV, RMRS, BV, etab.).

Itsas sektorean makineriaz hornitzen ditugun bezeroetako batzuk dira: Wärtsilä (lehenago Aker Kværner Power & Automation Systems AS), IHC Drives & Automation, Rolls-Royce, EMC, Schottel, Imtech, Barillec, General Electric PC.

Motorrak

Behe edo goi tentsioan, asinkronoak eta sinkronoak, edonolako exekuzio mekanikoekin (baita monoblock edo tandem ere), Alconzak askotariko motorrak entregatu ditu hainbat aplikaziotarako, nazioarteko estandarren arabera, abiadura aldakorreko mota guztietako erregulagailuekin lan egiteko prestatuta, eta zarata eta bibrazio maila baxuak sortzeko egokituta.

Sorgailuak

Sinkronoak, behe eta goi tentsiokoak, Alconzak bezeroen eskakizunei irtenbideak ematen asmatu du, betiere bezeroak aurkeztutako eskakizunetara eta ezarritako mugetara moldatuta, eta nazioarteko estandarrak eta sailkapeneko sozietateen araudiak betez.

Sapura 3000

Ontzi mota Karga astunetarako ontzia
Deskribapena Alconzak Sapura ontziaren 2500 bertsiorako makineria ere entregatu du, eraikuntza honen antzekoa dena.
Bezeroa Imtech Marine & Offshore (Herbehereak)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria

Makinak ontzi bakoitzeko:

  • 6 sorgailu, 4,266 MVA motakoak.
  • 2 propultsio motor, 2,4 MW motakoak (VSD).
  • 5 propultsio motor, 2,4 MW motakoak (VSD).
Ontziola Sembawang (Singapur)
Armadorea Sapura Crest (Malasia)

Goliath I eta II

Ontzi mota Karga astunetarako eta kablerako garabi ontzia (2 ontziak berdinak)
Bezeroa EMC (Herbehereak)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria

Ontzi bakoitzak hau dauka:

  • 3 propultsio motor (3.33MW / 690V)
  • Helizeko 2 motor (1.355kW / 1200rpm / 690V)
  • 2 motor azimutal (2.4MW / 1800rpm / 690V)
  • Suteen aurkako ponpei eragiteko 2 motor (2116KW / 690V)
Ontziola Pan United Limited Batan (Indonesia)
Armadorea Con – Dive LLC (AEB)

Tovoy eta Varendey, HN327 eta 328 eraikuntzak

Ontzi mota Izotz haustekoa
Deskribapena Munduan bere kategorian inoiz egin den izotz hausteko ontzirik handiena.
Bezeroa Offshore & Marine ASA (Norvegia)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria (ontzi unitate bakoitzeko)

Tovoy eta Varendey antzeko makineria duten ontziak badira ere, Varendeykoak potentzia handiagoak ditu:

  • 4 sorgailu sinkrono (5525KW / 720rpm / 6600V)
  • 2 propultsio motor asinkrono (8400KW / 660rpm / 3000V)
  • Helizeko 2 motor asinkrono (800KW / 1200rpm / 6600V)
  • 3 ponpatze motor bertikal asinkrono (700KW / 1800rpm / 6600V).
Ontziola Keppel Singmarine (Singapur)
Armadorea Lukoil (Rusia)

Moskav & S. Petersburg

Ontzi mota Izotz hausteko ontzia
Deskribapena 2 ontzi egin ziren, eta horietako bakoitzerako makina hauek jarri genituen. Errusian 30 urtetan eraikitako izotz hausteko lehen ontziak izan ziren.
Bezeroa Aker Power & Automation Systems AS (Norvegia)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria
  • 2 sorgailu, 7,5 MVA motakoak
  • 2 sorgailu, 5,6 MVA motakoak
  • 2 propultsio motor asinkrono, tandem exekuzioan, 4,1 MW motakoak (VSD)
  • 1 motro bultzatze helizerako, 1 MW motakoa (VSD)
Ontziola Baltiysky Zavod (Errusia)
Armadorea FSUE Rosmorport (Errusia)

Akademik Tryoshnikov

Ontzi mota Artikoan eta Antartikan espedizioa egiteko ontzia, izotz haustekoa
Deskribapena “Akademik Feodorov” ordezten duen izotz hausteko honek Artikoan eta Antartikan lan egiten du, eta Errusian egin da, teknologiarik aurreratuenarekin. AFE propultsio sistema erabiltzen du (aurrealdeko unitate aktiboa).
Bezeroa Wärtsilä
Alconzak bezeroari entregatutako makineria
  • 2 sorgailu sinkrono (7.87MVA / 600 rpm / 6.3 KV)
  • 1 sorgailu asinkrono (5.25MVA / 600 rpm / 6.3 kV)
  • 2 propultsio motor sinkrono (2 x 7MW / 136 rpm / 6 KV). VSD
  • Water jacket erako motor 1 (1.2MW / 1200 rpm / 690 V). VSD
  • 1 motor (850MW / 1116 rpm / 690 V). VSD
Ontziola Admiralty Shipyard (Errusia)
Armadorea Roshydromet (Errusia)

PIPA II eta Petrojarl Cidade de Rio das Ostras

Ontzi mota Ekoitzi, gorde eta garraiatzeko ontzia (FPSO)
Bezeroa Wärtsilä Norway AS
Deskribapena 2 ontzi berdin egin ziren. Bihurketa Sembawang Shipyarden egin zen (Singapur).
Alconzak bezeroari entregatutako makineria

Ontzi bakoitzak honako makineria hau dauka:

  • 4 sorgailu, 6 MVA motakoak
  • 3 sorgailu, 2,5 MVA motakoak
  • 2 propultsio motor, 3,8 MW motakoak (VSD)
Ontziola Sembawang Pte (Singapore) & Remontowa
Armadorea Petroserv (Catar) & PGS for Petrobras

Transocean Spitsbergen eta Transocean Barents

Ontzi mota Zulatzeko plataformak
Deskribapena Diseinua (Aker H-6e) azken belaunaldiko zulatzeko plataforma erdiurperagarria da, posizionamendu dinamikoarekin. Munduko ontzirik sendoenak eta handienak dira.
Bezeroa Aker Kværner Power & Automation Systems AS (Norvegia)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria (ontzi unitate bakoitzeko)
  • 8 sorgailu sinkrono (6230KVA / 720rpm / 11KV)
  • 8 propultsio motor asinkrono (4500KW / 720rpm / 690V)
Ontziola Aker Stord (Norvegia)
Armadorea Transocean Inc (AEB)

Discoverer Spirit, Discovered Enterprise eta Discovered Deep Sea

Ontzi mota Ontzi zulatzailea
Deskribapena 2003 eta 2011 bitartean 'Discover Deep Seas' ontziak errekorra izan zuen itsasoan urperatzea lortu zuen distantziari dagokionez (10.001 oineko sakonera).
Bezeroa Alstom
Alconzak bezeroari entregatutako makineria
  • 6 motor sinkrono bertikal, 5,5 MW motakoak (VSD)
Ontziola Izar - Fene (Espainia)
Armadorea Transocean Offshore Inc. (AEB)

Audacia

Ontzi mota Hodiak ezartzeko ontzia
Bezeroa Imtech Marine & Offshore (Herbehereak)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria
  • 6 sorgailu, 8,156 MVA motakoak
  • 6 propultsio motor, 5 MW motakoak
Ontziola Keppel Verolme (Herbehereak)
Armadorea Excalibur - Allseas Eng. (Suitza)

Ontzi polibalentea

Ontzi mota Ontzi polibalentea (MPF 1000)
Deskribapena Munduan bere kategorian inoiz egin den ontzirik handiena.
Bezeroa Wärtsilä (Norvegia)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria
  • 8 sorgailu sinkrono (9MVA / 750rpm / 11KV)
  • 9 propultsio motor asinkrono (5.5MW / 600rpm / 690V)
Ontziola Cosco (Txina) eta Dragados Offshore (Espainia)
Armadorea Blystad (Norvegia)

Edda Fjord

Ontzi mota Ontzi polibalentea (MPSV)
Bezeroa Aker Electro AS (Norvegia)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria (ontzi unitate bakoitzeko)
  • 2 sorgailu sinkrono (3600KW / 720rpm / 6600V)
  • 1 sorgailu sinkrono (5400KW / 720rpm / 6600V)
  • 2 propultsio motor asinkrono (4500KW / 900rpm / 950V)
  • 2 motor bertikal asinkrono (1200KW / 1200rpm / 6600V)
  • 2 motor bertikal asinkrono (1200KW / 6600V)
Ontziola Flekkerfjord Slipp & Maskinfabrikk AS (Norvegia)
Armadorea ØstensjØ Rederi (Norvegia)
Royal Research Ship

Royal Research Ship (RRS) Discovery for Natural Environment Research Council (NERC)

Ontzi mota Ikerketa ozeanografikorako ontzia
Deskribapena 2012ko ekainean, C.N.P. Freirek munduko ikerketa ozeanografikorako ontzirik modernoenetakoa entregatu zuen, RRS Discovery, NERCen bandera ontzia, eta aurreikusita dago National Oceanographic Centren jardutea (NOC).
Bezeroa Wärtsilä
Alconzak bezeroari entregatutako makineria
  • Propultsio nagusiko 2 motor asinkrono (2200KW / 750 rpm / 660V ).
  • 1 motor asinkrono bertikal, helize azimutalerako (1350KW / 1000rpm / 660V).
  • 1 brankako motor asinkrono bertikala, waterjet erakoa, (1750KW / 459rpm / 660V).
Ontziola C.N.P. Freire (Espainia)
Armadorea NERC (Erresuma Batua)

Yacht carrier 2004 SS eta Class

Ontzi mota Yateen garraiatzailea
Bezeroa Imtech Marine & Offshore (Herbehereak)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria
  • 2 sorgailu sinkrono (10527KVA / 600rpm / 6,6KV)
  • 2 propultsio motor asinkrono (5100KW / 600rpm / 6.6KV)
  • 1 motor asinkrono bertikal, brankako helizerako (1640KW / 900rpm / 6600V)
Ontziola Yantai Raffles (Txina)
Armadorea Dockwise (Herbehereak)

Coral Methane

Ontzi mota Gas natural likidoa garraiatzeko ontzia (LNG)
Bezeroa Rolls-Royce (UK)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria
  • 2 sorgailu sinkrono (4.6MKW / 720rpm / 690V)
  • 2 sorgailu sinkrono (2.8 MVA / 900 rpm / 690V KV)
  • 2 propultsio motor asinkrono (2.5MW / 1200rpm / 690V)
  • Popako propultsio motor asinkrono 1 (600kW / 1800rpm / 690V)
Ontziola Remontowa (Polonia)
Armadorea Anthony Veder (Herbehereak)

Siem Ruby, Siem Pearl, Siem Topaz y Siem Diamond, Siem Aquamarine, Siem Opal, Siem Amethyst, Siem Emerald, Siem Garnet eta Siem Saphire

Ontzi mota AHTS motako 10 ontzi egin dira, VS 491 CD diseinuarekin.
Deskribapena Hau da mota horretan Norvegian egin den ontzirik handiena.
Bezeroa Wärtsilä (Norvegia)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria

Ontzi bakoitzak honako makineria hau dauka:

  • 2 sorgailu sinkrono (3.4MW / 720rpm / 690V)
  • 2 sorgailu osagarri sinkrono (2.18KW / 800rpm / 690V)
  • 2 sorgailu osagarri sinkrono (2.18KW / 800rpm / 690V)
  • 2 motor asinkrono, brankako helizerako (880KW / 1200rpm / 690V)
  • 2 motor asinkrono, popako helizerako (1MW / 1200rpm / 690V)
  • 1 motor azimutal bertikal asinkronoa (830KW / 1200rpm / 690V)
Ontziola Kleven (Norvegia)
Armadorea Siem Offshore (Norvegia)

POSH Xanadu eta POSH Arcadia

Ontzi mota 2 ontzi langileei ostatu eta arreta emateko (accommodation vessel), erdiurperagarriak.
Bezeroa Wärtsilä (Norvegia)
Alconzak bezeroari entregatutako makineria

Ontzi bakoitzak honako makineria hau dauka:

  • 8 sorgailu sinkrono (4100KVA / 720rpm / 690V)
  • 2 propultsio motor asinkrono (2400KW / 1200rpm / 660V)
  • 7 motor bertikal asinkrono (2400KW / 900rpm / 660V)
Ontziola Pax Ocean (Singapur)
Armadorea POSH AS (Singapur)

Ontzi sismikoa

Ontzi mota Ontzi sismikoa
Deskribapena 2 ontzi egin ziren, eta horietako bakoitzerako makina hauek jarri genituen.
Bezeroa Wärtsilä Norway AS
Alconzak bezeroari entregatutako makineria
  • 2 propultsio motor, 4,8 MW motakoak (VSD)
  • 1 motor bultzatze helizerako, 1,2 MW motakoa (VSD)
  • 1 motor bultzatze helizerako, 830 MW motakoa (VSD)
  • 1 motor helize ezkutakorrerako, 850 MW motakoa (VSD)
Ontziola Dubai Drydocks (Dubai)
Armadorea Polarcus (Norvegia)

Severnaya

Ontzi mota Laguntza logistikorako ontzia
Bezeroa Wärtsilä
Alconzak bezeroari entregatutako makineria
  • 4 sorgailu sinkrono (4450KW / 750rpm / 690V)
  • 2 motor asinkrono, monoblocken (6000KW / 750rpm / 690V)
  • 2 motor bertikal asinkrono (1000KW / 1000rpm / 660V)
Ontziola Severnaya (Errusia)
Armadorea Rosoboronpostavka (Errusia)

Parke eolikoak instalatzeko ontzia

Ontzi mota Parke eolikoak instalatzeko ontzia
Deskribapena 2 ontzi berdin eraiki dira. SBM – GUSTOren diseinua.
Bezeroa Wärtsilä Norway AS
Alconzak bezeroari entregatutako makineria

Ontzi bakoitzak honako makineria hau dauka:

  • 1 sorgailu, 6,91 MVA motakoa
  • 2 sorgailu, 5,18 MVA motakoak
  • 1 sorgailu, 3,45 MVA motakoa
  • 3 propultsio motor sinkrono, 3,8 MW motakoak (VSD)
  • 3 motor bultzatze helizerako, 1,595 MW motakoak (VSD)
Ontziola Lamprell (Dubai)
Armadorea Windcarrier AS (Norvegia)