Lege oharra

Baldintza orokorrak

Hauek dira Interneteko www.alconza.com Webgunearen erabilera arautzen duten Baldintza Orokorrak (aurrerantzean edo www.alconza.com), Alconza Berango SLk zure esku jartzen dituena Erabiltzailea zaren heinean. Webgune hau erabiltzeak esan nahi du Erabiltzaileak bertan sartzen den unean bertan indarrean dauden Erabiltzeko Baldintza Orokorrak guztiz onartzen dituela.

Alconza Berango SLk beretzat gordetzen du Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek edozein unetan aldatzeko eskubidea, baita ere bestelako edozein baldintza orokor edo partikular, erabiltzeko araudiak, jarraibideak edo aplikagarri izan daitezkeen oharrak. Halaber, beretzat gordetzen du edozein unetan Webgunea bertan behera uzteko, eteteko edo operatibo izateari uzteko. web www.alconza.com orrian sartzea, nabigatzea eta erabiltzea Erabiltzailearen erantzukizuna da eta, ondorioz, horrek konpromisoa hartzen du edukia zentzuz erabiltzeko, egoki eta legearen barruan, eta Alconza Berango SL, beraz, salbuetsita geratzen da Erabiltzaileak web orri honekin legez kanpo egin dezakeen edozein erabileratatik.

Jabetza intelektuala eta industriala

www.alconza.com Webgunean dauden eduki guztien (horien artean, besteak beste, datu baseak, irudiak, argazkiak, grafikoak, bideo fitxategiak eta softwareak) Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubide guztiak Alconza Berango SLren jabetzakoak dira, edo horiek webgunean erabiltzeko eta sartzeko beharrezko baimenak lortu ditu. Webgunean agertzen diren markak, izen komertzialak eta edonolako zeinu bereizgarriak Alconza Berango SLren jabetzakoak dira edo horiek erabiltzeko legitimatuta dago, eta horregatik debekatuta dago horiek Alconza Berango SLren berariazko baimenik gabe erabiltzea. Alconza Berango SLk baimena ematen die Webgunearen Erabiltzaileei Webguneko edukiak erabiltzeko, bistaratzeko, inprimatzeko edo deskargatzeko, soil-soilik bere erabilera pribaturako. Ondorioz, guztiz debekatuta dago eduki horiek helburu komertzialekin edo dirua irabazteko helburuarekin edonola komunikatzea edo banatzea, baita ere aldatzea, trukatzea edo deskonpilatzea. Berariaz baimendutako erabileretatik aparte erabiltzeko, beharrezkoa izango da eskubideak lagatzea dagokionaren baimena lortzea, eta erantzunik ez izateak ez du inola ere esan nahi erabilera baimendutzat eman dela. Guztiz debekatuta dago "copyright" bereizgarria edo objektuak egile eskubidearen edo marka erregistratuaren mende dagoela adierazten duen beste edozein bereizgarri kentze edo manipulatzea, baita edukietan egon daitezkeen babes sistemak edo hatz markak ere.

Esteken politika

www.alconza.com helbidean Erabiltzaileak beste webgune batzuetarako estekak aurkitu ditzake, hainbat botoi, link eta abarren bitartez. Esteka horiek ez dira helmuga horiek bisitatzeko iradokizun, gonbidapen edo gomendioa eta, horregatik, ez du horien bitartez lortutako emaitzen erantzukizunik bere gain hartzen. www.alconza.com helbidean dauden hiperestekek hirugarrenen web orrietara eraman dezakete eta, ondorioz, Alconza Berango SLk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko orrialde horietan egon daitezkeen eduki, informazio edo zerbitzuengatik, zeinek inola ere ez duten adierazten Alconza Berango SLren eta eduki horien titularrak diren pertsonen edo erakundeen artean harremanik dagoenik.

Erantzukizuna baztertzea

Alconza Berango SLk bere gain hartzen du bere Webgunean edo horren konfigurazioan eta aurkezpenean dagoen edozein informazio aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena, edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi beharrik gabe, eta bertan dagoen edukiarekin egin daitekeen erabilera oro egiten duenaren eta bakarrik horren erantzukizuna da. Alconza Berango SLk ez du erantzungo erabileran sartze edo erabiltzetik eratorri daitekeen edozein ondorio, kalte edo galerarengatik. Halaber, ez du erantzungo gertatu daitezkeen segurtasun erroreengatik ezta Erabiltzailearen sistema informatikoari edo bertan gordeta dauden fitxategi edo dokumentuei geratu dakizkiokeen kalteengatik ere (Softwarea eta Hardwarea), Webguneko zerbitzu eta edukietara konektatzeko Erabiltzaileak erabili duen ordenagailuan birus baten presentzia egotearen ondorioz, nabigatzailearen funtzionamendu okerraren ondorioz edo horren bertsio eguneratu gabeak erabiltzearen ondorioz.

Jurisdikzio aplikagarria

Alconza Bernago SLREN Webgunearen jurisdikzio aplikagarria Espainiako jurisdikzioa da, eta orri honek Erabiltzailearekiko harremanean gertatu daitekeen edozein gorabehera ebazteko men egiten duen jurisdikzioa Bizkaiko (Espainia) Epaitegi eta Auzitegi eskumendunei dagokie.

Konfidentzialtasun politika

Alconza Berango SLk konpromisoa dauka erabiltzailearen intimitatearekin eta horren datu pertsonalen babesarekin. Horregatik, Alconza Berango SLk Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, exijitzen dituen neurriak hartzen ditu, baita 1720/2007 Errege Dekretuan, abenduaren 21ekoan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duenean, aurreikusitako segurtasun neurriak ere.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, xedatutakoaren arabera, jakinarazten da Webgune honen bitartez emandako datu pertsonalak konfidentzialtasunik zorrotzenarekin tratatuko direla, eta 1720/2007 Errege Dekretuan, abenduaren 21ekoan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duenean, xedatutakoa erabat beteko dela.

Ematen duzun informazioa eguneratuta egoteko eta egiazkoa izateko xedearekin, Alconza Berango SLk interesdunaren harremanetarako datuetan egon daitezkeen edozein informazioren berri jakin beharko du (telefonoa, posta elektronikoa, helbidea edo postako helbidea).

Halaber, jakinarazten dizugu edozein unetan zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkatzeko eskubideak baliatu ditzakezula fitxategiaren arduradunaren aurrean (Alconza Berango SL), zure eskaria Segurtasuneko Arduradunari posta arruntez bidaliz edo konpainiako instalazioetan agertuz.

Cookieen politika

Zer dira cookieak?

Cookieak testu fitxategi txikiak dira, web orri batean sartzean zure ekipoan deskargatzen direnak.

Ez dira birus kaltegarriak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak.  Besteak beste, webgunean zer hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzen eta webgunearen funtzionaltasuna optimizatzeko edo gure edukiak zure sare sozialetan partekatu ahal izateko estatistikak biltzen laguntzen dute.

Zer cookie mota erabiltzen ditu web orri honek?

  • Cookie teknikoak. Geuk sortu eta kudeatutakoak dira eta gure web orrian zehar nabigatzen eta gure web orriko aukerak eta zerbitzuak erabiltzen uzten dute.
  • Analisirako cookieak: cookie hauek, guk geuk tratatuta edo hirugarrenek tratatuta, web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko aukera ematen digute.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik, eta Webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna bermatuta dago.

Nola desaktibatu gure cookieak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookieak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.